Berandu sortutako zaletasuna izan da argazkigintza; jolasteko moduan izan ditudan arte ez dut halako erakargarritasunik izan argazki kamerekin. Aurrez arkatzez eta margoak izan nituen zaletasun, basoak, harriak, erdi-eroritako zubi eta eraikuntzak eta, tarteka, erretraturen bat margotuz. Oraindik ere, zaletasun guztien artean saiatzen naiz eskua ez galtzen, baina argazkigintzak ia osorik ordezkatu ditu azken hamar urte hauetan.

Konputagailuek ere denbora asko daramate nere bizitzan, hamabi-hamahiru urterekin lehen makina hura etxera iritsi zenetik. Harez geroztik, bideojokoak, software libreko hainbat aplikazio, mugikorrerako eta azken urteetako proiektu potoloa izan den The Photographer’s Assistant garatzen aritu naiz. Azken hau argazkigintzarekin oso lotua.

Aplikazioarekin, argazkiak eta hauek lortzeko egindako osteratxoekin betetzen dut denbora, eta baita burua ere, beti laino, orbel, lanbro, gain, berde, harri, baso etabarren artean dabilena.

KONTAKTUA

Hemen ikusitako argazkiren bat interesatzen bazaizu edo nirekin harremanetan jarri nahi izanez gero, bidali helbide honera mezu elektroniko bat: info@imanolzubiaurre.com